Errefuxiatu Sahararrentzat dirua biltzeko deia
Herriko elkarteak eta udal honek dirua bilduko dute Tindufeko kanpamenduetan, Aljeriako hegoaldean, bizi diren Saharar herritarrei laguntzeko xedez. Azken egunetan izandako euri jasa bortitzak uholdeak eragin ditu eta bertan bizi direnei kalte dezente egin die. Eraikin eta oinarrizko azpiegitura ugari kaltetuak gertatu direnez, horiek konpondu edo berreraiki egin beharko dira. Bestalde, jaki-gordailu edo erretserbak ere ukituta suertatu dira, hainbat alperrik galdu direlarik. Pilatutako urek sortu dituzten putzuak, bestalde, epidemiak eragin ditzaketela diote, arrisku horren beldur dira behintzat.
Horregatik guztiarengatik, elkarteek eta udalak elkarlanean informazio oharra prestatu dute herritarrei premiazko deia eginez, hondamendi horri aurre egiten laguntzeko eskatuz. Oharra udalerriko etxebizitzen portaletan jarriko da, ohikoa den legez. Oharrak, herritarrei ekarpen ekonomikoa egiteko eskatzen zaie, ematen den kopurua edozein izanik ere, ‘asko lagunduko baita’. Dirua bildu eta emariak jaso asmoz kontu korronte bat zabaldu da aurrezki etxe batean.
Kontu korronte horren zenbakia ondokoa da: 3035-0012-74-0120088018.
Lotutako albisteak

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa