Trakzio Mekanikodunen zerga

01.03.06
Erakundea

Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko udal zerga borondatez ordaintzeko aurtengo epea gaur ireki da. Epea zabalik izango da gaurtik hasi eta datorren apirilaren 18ra bitartean, biak barne. Aurtengoan zerga hori 7934 pertsonek ordaindu beharko dute, gure herrian erroldatuta dauden kategoria ezberdinetako ibilgailu motordunen titularrak direlako. Udal honek aurreikusi du 789.834 euro bilduko dituela zerga horren bidez.

Zerga ordaintzeko Bilbao Bizkaia Kutxak duen edozein bulegora joan behar da goizeko 9etatik 11etara bitartean, titularrek etxebizitzan jaso duten inprimakia eramanez. Halaber, titularrek entitatearen kutxazainetan edo bere web-gunean ere egin dezakete ordainketa. Borondatezko epea igaro eta gero, ordainagiriaren zenbatekoa bide exekutibotik eskatuko da, ehuneko hogeiko gainkarguaz.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
Merkatu Plazaren erabilerak definitzeko prozesu parte-hartzailearen saioak amaitu dira

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa