Berrikuntza-obrak, jubilatuen egoitzan

08.03.06
Erakundea

Ermuko jubilatuen egoitzak aisialdi eta mahai-jokoetarako aretoa handitu egingo du. Bertako Zuzendaritza Batzordeak horrela erabaki du eta eskaera egin eta bideratu dio udal honetako alor eskudunari. Aipatu artoa, jatorrizko proiektuan Eguneko Zentroaren jantokia zen, gerora lehenengo solairura lekuz aldatu zena. Aldaketa hori zela eta, aretoa kerik gabeko aisialdi eta mahai-jokoetarako erabili da orain arte. Egun eta tabakismoari aurre egiteko neurri sanitarioak ezarri dituen lege berriaren aplikazioz, eraikin osoan ez dago erretzerik. Hori horrela, bertako zuzendaritza batzordeak elkarren ondoan zeuden areto bi elkartzea erabaki du, areto bakar eta handiago bat egiteko, erabiltzaileek lekua handiago izan erosoago sentitu daitezen.

Berrikuntza-obrak astearekin batera hasi dira. Egun hauetan langileek obrako horma eta aurrefabrikazio desmuntatu eta erretiratu egin dira. Hormaren eta lurraren arteko altuera diferentzia ere konpondu egin da, zoladura horma egin ondoren baitzegoen botara eta koska geratu delako agerian. Hemendik aurrera, jubilatuek leku zabal eta handiagoa izango dute asteburuetan egiten dituzten dantzaldietarako. Halaber, aretoaren akustika eta girotzeak ere hobeak izango dira. Obra horiek udal zerbitzu eta lanetako langileek beraiek egiten dihardute, eta horren kostua eraikin publikoak mantentzeko urteko aurrekontutik ordainduz.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
Merkatu Plazaren erabilerak definitzeko prozesu parte-hartzailearen saioak amaitu dira

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa