Iberdrolak lineak sendotu eta berritzen dihardu Zeharkalen
Iberdrolak linea elektrikoak indartu eta berritzen dihardu Zeharkalen, azken boladan zonalde horretan izan diren energia etete eta arazoak konpontzeko xedez. Enpresak lan horiek hasi berri ditu azken asteetan, arazoen ondoren egindako bileran kaltetutako biztanle eta udalarekin hartutako konpromisoa betetze aldera. Egiten ari diren lana honetan datza: egun hornidurarako erabiltzen diren linean sendotzea eta berriak jartzea eta abonatu kopurua beste modu batera banatzea, linea eta hartuneen proportzioaren arabera, lineok larregi ez daitezen kargatu. Enpresako teknikariek aditzera eman dutenez lanok amaitutakoan linea gehiago izango dira zerbitzua eskaintzeko, larrialdietarako erabiltzen direnak barne, horri esker, energia elektrikoaren hornidura egokiagoa ziurtatuz, ilunaldi gehiagorik eman ez dadin.
Gogoan izango dugu aurtengo neguan eta batez ere Eguberritan Zeharkaleko eraikinetan hainbat energia etete segidan jasan zituztela. Kaltetutako biztanleek udalera jo zuten laguntzaren bila eta Alkateak enpresako ordezkariekin berba egin zuela. Kudeaketa horien ondorioz bilera bat ere egin zen abenduan bertan, kaltetutako biztanleen ordezkarien eta udaleko eta Iberdrolako teknikarien artean. Bilera horretan adostutakoaren arabera, Iberdolak konpromisoa hartu zuen neurriak lehenbailehen hartuko zituela, egoera konpondu eta bere onera ekartzeko. Batzar haren emaitza dira beraz, hasi berri diren lanak. Hirigintza alorreko zinegotziak duela egun batzuk informazio ohar bat kaleratu zuen, hartutako erabakien eta lanak hastearen berri emateko.
Lotutako albisteak

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa