Topaketa sozial eta kulturala

16.03.06
Gizartea

Ermuan bizi diren andaluziarrek eta Andaluziako Kultur Zentroko bazkideek Kordobako 100 lagunen bisita izango dute aste buru honetan, gure herrian egingo den topaketan. Ekimena Gualdalquivir Goienean biltzen diren udalerrien Mankomunitateak, Ermuko Andaluziako Kultur Zentroak eta udalak antolatu dute. Ekimenak hainbat helburu bete nahi ditu. Batetik, Ermuan bizi diren andaluziarrekin hartu-eman sozial eta kulturalak sendotzea, bertan elkarbizitzan ditugun kultura adierazpen ezberdinak erlazionatzea, baliabide turistikoak elkarren artean trukatzea eta lurralde bien arteko ekonomi eta enpresa munduko harremanak sustatzea. Hori guzti hori lortzeko, jardueraz beteriko egitarau prestatu dute astebururako. Jarduerak parte hartu nahi duten ermuar guztientzat irekita daude.

Prestakuntza lanak gaur bertan hasi dira, antolatutako erakusketa biren materiala etorri eta muntatzen hasi baitira. Lehenengoa, argazki erakusketa bat izango da, ‘Guadalquivir goiena, gogoan’ titulatu dutena. Honetan, XX. Mende hasierako argazkiak biltzen dira. Bigarren erakusketa, aldiz, Manolete toreroari dedikatutakoa egongo da, lurralde hartakoa baitzen. Honetan, torero famatuaren objektuak jarriko dira ikusgai, pertsonaia bera hobeto ezagutzen laguntzeko asmoz. Biak, Teresa Murga ikastetxe ohiko aretoan izango dira ikusgai ostiralean eta larunbatean. Ostiralean 18,00etatik 20,00etara bitartean eta, larunbatean, 11,00etatik 13,00etara bitartean egongo dira zabalik erakusketa horiek. Aipatu Mankomunitatean bildutako herrietatik datozen (Adamuz, Bujalance, Cañete de las Torres, El Carpio, Montoro, Pedro Abad, Villa del Río eta Villafranca) herritarrak bihar iluntzean ailegatuko dira Ermura.

Lurralde haren eta Ermuaren arteko lotura 1960. hamarkadakoa da, Euskadira lanaren bila etorkin gazteek iritsi zirenekoa. Horietako gazte batzuk Durango aldera eta Deba barrenera etorri eta bertan geratu baitziren. Haien ondotik, beste gazte batzuek bide bera jarraitu zuten 70 eta 80. Hamarkadetan. Etorkin haiek eta beren familiak harremana mantentzen saiatu ziren eta noizbehinka, elkartu ere elkartzen jarraitu zuten. Horrela, 1991ean Andaluziako Zentro Kulturala eratu zuten Ermuan. Gaur egun zentro horretako bazkideen %40 Kordoba lurraldean du bere jatorria eta horietatik, %15, hain zuzen, Bujalance herriarekin loturikoak dira. Ermukoak ere, lurralde haietara txangoa egingo dute, datozen hilabeteetan.

Egitaraua

Larunbata.

  • 10,3etan.: Hitzaldia, udaletxeko Osokoaren bilkura aretoan. Gaia: ‘Guadalquivir Garaia eskualdea: ondare kultural eta naturala’. Hizlaria: Manuel Lavirgen Blánquez, gerentea.
  • 12,00etan.: Erakusketak bisitatzera.
  • 18,00etan: Ibilbide turistikoa Ermutik barrena.
  • 23,30etan: Errezitaldi flamenkoa. Alfonso Muñoz Cantizano kantaria eta Miguel Angel Laguna gitarra jolea.

Igandea.

  • 11,3etan.: kontzertua ‘Musikaren lagunak’ izeneko laukotea. Heriko folk talde 2. Zineman.
  • 13,00etan.: Oliba-olioa dastatzeko ekitaldia. Kostaldera txangoa: Deba-Zarauz, Deba-Lekeitio.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan