Berdintasun Politikako zuzendari nagusia Ermua dator
Berdintasun Politikako zuzendari nagusia den Soledad Murillo de la Vega Ermura etorriko da ostegun honetan. Hori dela-eta, Udalak harrera ofiziala prestatuko dio. Udalbatzak eskainiko dion harrera datorren ostegunean, martxoak 30ean, eguerdiko 12,30etan egingo da Osokoaren Bilkura aretoan. Murillo de la Vega Lan eta Gizarte Gaietarako Ministeriora atxikita dago.
Udalbatzak eskainitako harrera ofizialaren ondoren, zuzendari nagusia Emakumearen Topagunera joango da, instalazioa eta bertan ematen diren zerbitzuak ezagutzeko asmoz. Murillo de la Vega andrea Ministroen Kontseiluak martxoaren 3an onartu berri duen Berdintasun Legearen bultzatzaile sutsuenetariko bat izan da. Bera soziologiako doktore, psikologiako lizentziadun eta Salamancako unibertsitateko irakasle titularra da. Hainbat ikerketa lanetan parte hartu du eta argitaratu izan diren liburu eta lanen autorea ere bada.
Egitaraua
- 12,15etan: Ermura iritsiko da.
- 12,30etan: Ohorezko aurreskua dantzatuko zaio eta Udalbatzak harrera ofiziala egingo dio.
Bisita-liburuan sinatuko du. - 13,00etan: ‘Emakumearen Topagunea’ bisitatuko du.
Lotutako albisteak

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa