-Berdintasunaren legeak eskubide horren aplikazioa betearaziko du-

30.03.06
Erakundea

‘Etorkizuneko Berdintasunaren legeak eskubide horren aplikazioa betearaziko du’, Soledad Murillo de la Vegak gaur Ermuan adierazi duenez. Berdintasun politikako zuzendari nagusia gaur Ermura etorri eta Udalbatzarekin bildu da. Osokoaren Bilkuran egin den ekitaldi Murillo de la Vegak Berdintasunaren Legeak jasotzen dituen lerro nagusiak laburbildu ditu. Lege horren aurreproiektua ministroen kontseiluak onartu berri zuen, iragan martxoaren 3an.

Zuzendariaren esanetan, ‘aurreproiektuak ez ditu gomendiorik ematen eta ez da horretara mugatzen; mekanismoak ezartzen baititu bere jomuga lortzeko”. Egungo hainbat egoerei konponbidea jarri nahi dienez, kontratuen legea aldatzeraino sartu den zuzentaraua dela’ gehitu du ondoren. Bere hitzen arabera, ‘aurreproiektua haratago doa, gauzak zuzentzean gain, gizartearen pentsamoldea aldatzen saiatzeko xede eta guzti’. Murillo de la Vega adierazi duenez Gobernuak legearen eremua estatu osora zabaldu nahi izan du eta, horregatik, oinarrizko araua hautatu du, Autonomi Erkidegoek hobetu edo garatu ahal izango dutena, baina inolaz ere murriztu’.

Zuzendari nagusiak adiskidetze, erantzukizun kidetasuna edo aitatasun-baimenaz hainbat aspektu azaldu ditu. “Enpresei eskatuko diegun guztia, estatuaren administrazio publikoan egingo dugu aurrena” gehitu du. Murillo de la Vegak azpimarratu duenez, “lege horrek ez du emakumea kolektibo gisa tratatu nahi, gu kolektibo bat ez ezik, gizartearen gehiengoa baizik”.

Zuzendariak eguerdian parte hartu du Udalbatzak eskaini dioen harrera ofizialean. Udaletxera ordu batak hogei gutxitan heldu da eta Totorika alkatea buru izanik Udalbatzak sarreran itxaron dio agintariari. Horiek elkar agurtu ondoren, herriko ‘Gure Ametsa’ taldeko dantzari batek ohorezko aurreskua dantzatu dio Murillo de la Vegari. Segidan, segizioa Osokoaren Bilkurara bildu da, bertan giro lasai batean zinegotziek, herriko emakumearen kontseiluko kideek, ikusleek eta hedabideetako kideek egon direlarik. Ondoren, parte hartzaileek Emakumearen Topagunera joan dira eraikuntza ezagutu eta bertan eskaintzen diren zerbitzuen berri zehatzagoa jasotzeko. Bisitaldia horretan parte hartzaileei otamentxoa ere eskaini zaie.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
Merkatu Plazaren erabilerak definitzeko prozesu parte-hartzailearen saioak amaitu dira

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa