Maiatzean korrituko da -Martin Bahamontes- zikloturista

19.04.06
Gizartea

‘Martín Bahamontes’ izeneko klasika zikloturistaren hamaikagarren edizioak badu jada ibilbide eta data zehatzak. Antolatzaile diren Gaztela-Mantxako Kultur Etxeak eta’Txirrindulari elkarteak’ aditzera eman dutenez, aurtengo edizioaren xehetasunak dagoeneko zehaztuta daude. Lasterketa maiatzaren 21eko igande goizean korrituko da, goizeko zortzi eta erdietatik aurrera. Irteera eta helmuga herriko San Pelaio parkean egongo dira. Antolatzaileek Gaztela-Mantxako Erkidegoen Batzordearen eta gure Udalaren laguntza jasotzen dute.

Lasterketak bi ibilbide izango ditu txirrindulariek beraiek aukeratzeko. Ibilbide nagusiak 121 kilometroko luzera izango du eta horretan bost mendi gain egongo dira, hiru 3. mailakoak, eta bigarren eta lehenengoko bana, hain zuzen ere. Bigarren ibilbidea zertxobait motzago eta errazagoa izango da, 106 kilometroko luzera eta 3. kategoriako bost mendi gain izango baititu. Izen emateak Gaztela-Mantxako Kultur Etxean (Tfnoa.: 943 17 6949) edo karrera hasi aurretik egin daitezke. Federatutakoek 12 euro ordaindu beharko dituzte eta federatu gabeak, berriz, 23 euro. Parte hartu ahal izateko gutxieneko adina 14 urte dira. Parte hartzaileei burua babesteko kaskoarekin korritzea exijituko zaie. Lasterketa betetzen duten guztiek opari bana jasoko dute.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan