Perretxiko berezia identifikatuta dugu
Ermuko mendietan herritar batek duela gutxi aurkitutako perretxikoa zein zen identifikatzea lortu dugu egun batzuk lehenago luzatutako eskariari erantzun diguten irakurle eta herritarren laguntzari esker. Perretxiko hori onddo bat da, ‘clathrus ruber’ izen clathrusbotanikoa duena. Jendeak espezie hori adierazteko ‘apo-lorea’ izena erabili ohi du eta euskaraz, ‘kaiola gorri’ bezala deitzen zaio.
Identifikazioa Ekonomi sustapen, enplegu eta trebakuntza alorreko lankideen –Iñaki Madariaga eta Jordi Lorentzoren- eskutik etorri zaigu. Perretxiko zale bi horiek Madrileko Elkarte Mikologikoak argitaratutako fitxa bat helarazi digute, zeinaren lotura hemen eskaintzen dugu. Fitxa horren argitzen ditu espeziearen ezaugarriak, kostaldean irteten dela eta zein egoeratan.
Hori horrela, gure esker ona adierazi nahi diegu datuak, laguntza edo bestelako ekarpenak egin eta emateko azken egun hauetan deitu edo idatzi diguten pertsona guztiei. Mila esker, denoi.
Lotutako albisteak

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa