Imagen
Extremadurako Zentroaren jarduerak
02.06.06
Gizartea
Azken egunotan Extremadurako Zentroak bere urteroko kultur astea ospatzen dihardu. Egitarauan jasotako jarduerarik garrantzitsuenak, logikoa den legez, gaur ekingo diogun aste bukaeran izango dira, larunbat eta igandeetan guztiok izaten baitugu aisialdirako denbora gehiago. Gaizka pintoreak, pintura garaikideko koadroekin prestatutako bilduma gaur arratsaldean irekiko zaio jendeari, zentroren egoitzan bertan. Gauean, antzerki emanaldia iragarrita dago, Ermua Zineman.
Egitaraua
Larunbata:
- 11,00etan.: futbol. Extremadurako eta Gaztela eta Leoneko zentroen artean. Ongarain.
- 18,00etan.: Dantza erakustaldia San Pelaio parkean. Parte hartuko duten taldeek: Gure Ametsa; Andaluziako zentroarena, Zumake eta Flor de Tomillo.
- 23,00h : Dantzaldia egoitzan, Gramola taldearen eskutik.
Igandea:
- 13,00etatik 13,45etara: Ardoa eskainiko zaie bazkide eta zaletuei.
- 14,30etan: Berri-bazkaria.
Lotutako albisteak
Imagen

18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako
'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan
'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan