Sexu aniztasuna aldarrikatzeko eguna
Gaur ospatzen da mundu zabalean gay, lesbiana, transexuala edo bisexuala izatearen harrotasuna aldarrikatzeko eguna. Egun honen jatorria New Yorken bilatu behar dugu, 1969ko ekainaren 28ko egunaz pertsona talde batek mobilizazioak hasi baitzituen beren eskubide zibilak eskatzeko. Gure herrialdean ere gaurko egunerako iragarrita daude hainbat mobilizazio, batez ere Madrilen eta probintzi ezberdinetako hiriburuetan. Oraingo borroka eta aldarrikapenarekin lortu nahi den helburua, homofobiarekin bukatzea eta sexu aniztasuna errespetatzea dira.
Hori horrela, Ermuan ere ekitaldiak izango ditugu. Arratsalderako Cristina Castilloren ikuskizuna iragarrita dago, Carpe-Diem kafe-antzokian, arratsaldeko zazpi eta erdietatik aurrera. Antzezpena ‘Begi-bistakoa izan edo ez izan’ titulatzen da. Sarrera doan da. Ikuskizuna udaleko berdintasunaren sailak antolatu du.
Bestalde, Emakumearen Topagunean egunotan ikusgai dago ‘Gehitu’ elkarteak, Euskadiko gay eta lesbianen elkarteak, utzitako argazki bilduma. Argazki erakusketa hori ‘Begi-bistan egotea’ titulatzen da eta uztailaren 4ra arte egongo da. Erakusketa bisitatu daitezke lan egunetan, goizeko 9etatik 13,30etara arte eta arratsaldez 4etatik 8ak bitartean.
Lotutako albisteak

Ermuko Sonia Garcíaren lana da. Epaimahaiak Josu Pato ikaslearen "M8 indarra eta batasuna" proposamena ere saritu du

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu Emakume eta Neskato Zientzialarien Nazioarteko Egunerako