Imagen
Uztaileko mobilizazioen IX. urteurrena
06.07.06
Erakundea
Datorren larunbatean Miguel Angel Blanco Garrido zinegotziaren erailketa ekidin asmoz herrian egin ziren mobilizazioen IX. urteurrena betetzen dela gogoratzeko ekitaldia egingo da. Ekitaldi hori San Pelaio plazan eginen da, terrorismoaren biktimen omenez jarritako eskulturaren ondoan, gaueko 10etan.
Ekitaldia Terrorismoak eragindako Biktimen Fundazioak eta Ermuko Udalak antolatu dute. Ekimen horretan parte hartuko dute ondorengoek: Maite Pagazaurtundua (Biktimen Fundazioko kidea), Cristina Cuesta (COVITE Elkartekoa); Ana Iribar (Gregorio Ordoñez Fundaziokoa), Manoli Uranga (Azpeitiko PSE-EE PSOE taldeko zinegotzia) eta Pilar Elías (Azpeitiko PP taldeko zinegotzia). Ermuko Udalaren izenean eta ordez, Carlos Totorika alkatea izango da.
Lotutako albisteak
Imagen

14.02.25
Merkatu Plazaren erabilerak definitzeko prozesu parte-hartzailearen saioak amaitu dira
Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa
Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa