Jardunaldi gastronomikoak benetan bikain

13.07.06
Gizartea

Lobiano kultur elkartea pozarren agertu da eta oso positibotzat jo du, egun gutxi herrian ospatutako gastronomi jardunaldien VI. edizioa. Elkarteko ordezkari eta bozemale den Jesus Portugal Agirrek adierazi digunez, harrituta dago, jardunaldiak nola garatu diren ikusita eta, batez ere, “jendearen erantzun onaren aurrean”. Portugal Agirreren hitzetan, bukatu berri dugun edizioak izugarrizko bultza eman dio ekimenari, ‘jardunaldiak erabat kontsolidatu baitira ermuarren artean”. Egia esan, urterik urte, gero eta jakin min handiago dago herrian, zein sukaldari etorriko eta programan zer proposatuko denaren inguruan. Hasiera inpresio edo uste hori, baieztatu egin da amaitu ondorengo balorazioan: ”aurtengo jardunaldietako zenbaki eta kopuru absolutu guztiak hasi egin baitira”. Horren lekuko ondorengo datuak ditugu: pintxoen lehiaketan eta elkarteen arteko bakailao lehiaketan iaz baino partaide gehiago izan direla eta, zer esanik ez, azokako erakusle eta ikusleak, Orbe plaza gainezka baitzegoen.

Horiek horrela, aurtengo edizioaren inguruan asebetetasuna nagusi izan dela esan dezakegu eta horretan, inplikatutako guztien bat datoz, hala antolatzaile, ostalari, erakusle zein azokara hurbildu ziren ikusle ugariak. Plaza jendez gainezka egon zen, ‘egun horretan izugarriko bero eta sargoria izan arren’. Pintxo lehiaketak ere zeresan ugaria eta interesa handia piztu du eta, horrez gain, agerian jarri Ermuan ere eskaria egon badagoela, ‘eskaintza erakargarri eta zabal baten eskutik bat dator’. Pintxo lehiaketako datuak ere oso esanguratsuak dira eta partaidetza handia izan dela agerrarazten; horren adierazgarri taberna batek arratsalde batean ia berrehun pintxo saldu izana. Oraindik aurtengo edizioa ahaztu gabe dugun honetan, antolatzaileek jada datorren urtekoan pentsatzen hasi dira, azokan parte hartu zuten erakusle asko berriz etortzeko prest agertu baitziren. Bestalde, antolatzaileek dastatze afarirako plazak gehitzekotan daude, bertan parte hartzeko prest gero eta jende gehiago agertu baita. Idatzi honekin batera jardunaldietako ekintzen irudi eta argazki multzo bat eskaintzen dizkizuegu, kronologiaren arabera.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan