EB-Berdeak alderdiaren asanbladak argitalpena kaleratu du

18.07.06
Gizartea

Ermuko EB-Berdeak alderdiaren asanbladak argitalpen elebiduna kaleratu eta herriko hainbat tokitan banatu berri du. Argitalpenak, ‘Ezkerti’ titulua darama. Asanbladak lau orri horietan hainbat gai jorratzen ditu. Batetik, EB-Berdeak taldeak herrian duen zinegotzi bakarrari –José Luis Gimenori- egindako elkarrizketa jasotzen du. Zinegotziak legegintzako azken hiru urteei errepasoa egiten die eta aurten, estreinakoz, udalaren aurrekontuei emandako baietzaren inguruan jardun eta horren zergatia azaltzen du. Honen esanetan, “Ezker Batuak-berdeak boto positiboa eman du, oro har udaleko gure eginkizunean defendatzen ditugun proiektu eta lehentasunak aurrekontu horietan jaso izan direlako”. Gehitzen duenez, gainera, “boto horrekin erakutsi nahi izan dugu gure laguntza eta BAIETZA ere eman dezakegula, batzuek ‘ezetzaren’ alderdia garela egotzi eta interesatuki zabaltzen duten arren”.

Halaber, orrialdeotan lurzoruaren lege progresistarako hitzarmenaren berri ematen da eta baketze, normalizazio politiko eta gizarte adiskidetzerentzat titulatutako artikulua dago.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan