Extremadurako Eguna ospatzen

08.09.06
Erakundea

Herriko Extremadurako zentroaren kideak udaletxean izan dira gaur lurralde hartako bandera entregatzeko Udalbatzari, gaurkoan ospatzen baitzen bertako jai eguna. Talde buru gisa, Diego Ramón González Jara presidentea etorriz, zeina Carlos Totorika alkatearekin eta bere kabineteko hainbat alkateorderekin bildu den. Bilera udaleko Osokoaren Bilkura aretoan egin da. Ekitaldian González Jarak esan duenez bandera entregatzearekin “beso zabalik hartu gintuen lurraldeari gure esker ona agerrarazi nahi diogu, eta egun bertakoak sentitzen bagara ere, ez ditugu gure jatorri eta sustraiak ahaztu nahi".

Extremadurako Eguna ospatzen.

Bileran, esan bezala, Extremadurako kideek lurraldeko bandera bat eman diote alkateari, zeina hurrengo urtetik aurrera udaletxeko mastan jartzea espero da. Alkateak entrega eta ekimena eskertu die eta esan duenez ”Udalbatzak proposamena aztertuko du datozen egunetan eta gauza bera egiteko aukera eskainiko die herrian dauden gainerako komunitateetako talde eta zentroei". Ekitaldian ere Extremadurako zentroaren presidente ordea, Juan Vital Perera, eta idazkaria, Monica Morato Sáez.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
Merkatu Plazaren erabilerak definitzeko prozesu parte-hartzailearen saioak amaitu dira

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa