Guadalquivir Goienean harremanak suspertzen
Ermuar talde bat Kordobako lurraldeetan Gualdalquivir Goieneko eskualdea eta bertako herriak bisitatuko dituzte. Taldearen buru herriko alkate Carlos Totorika Izagirre joan da. Honekin batera, bidaia egin dute bere taldeko José Luis Clemente, Félix Prol, Natividad Alonso eta M” Asun Ardanza alkateordeek. Politikariekin batera herriko elkarte eta kultur zentro eta kirol edo dantza taldeetako hainbat ordezkari ere joan dira asteburu hau bertan pasatzeko xedez. Bujalance herriko udalak harrera egingo die gaur arratsaldean Ermutik joandako guztiei udaletxean. Ekitaldia arratsaldeko zazpi eta erdietan hasiko da. Ermuko Udalak ere gauza bera egin zuen Kordobatik martxoan etorritako lagunei, Ermuan dagoen Andaluziako Kultur Zentroak antolatutako topaketa sozial eta kulturalean. Bujalance egun hauetan jaietan dago eta bertako feriaren barna ibiliko dira. Txangoa egin duen taldeak Alcazaba izeneko gaztelua, ‘Manolete’ toreroaren eta Matias Prat esatariaren museoak, eta Jesus Aitaren baseliza bisitatuko ditu. Halaber, zaldi-ikuskizun bat ikustera ere joango dira.
Lotutako albisteak

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa