ETEtan eman beharreko berrikuntzari buruzko jardunaldia

18.09.06
Ekonomi Sustapena

Ermuko Udaleko Ekonomi Sustapen, Enplegu eta trebakuntza sailak jardunaldi berezi bat antolatu du aste honetako ostegunerako. Ekimenari jarri izan zaion izenburua ondokoa da: Berrikuntza: trukagarriak diren esperientzian ETEn testuinguruan. Ekimena Watch It! izeneko proiektuaren barne dago, Europako Komunitatearen INTERREG III B SUDOE izenez ezagutzen den horretan txertatu eta finantzatutakoa. Ekimenaren xedea ondokoa da: merkatuan hobeto lehiatzeko balio izan duten esperientzia berritzaileak ETEn artean ezagutarazi eta elkar trukatzea.

Azken batean agerrarazi nahi da berrikuntza etengabe landu behar dela enpresaren garapenerako funtsezko elementua izateaz gain, enpresa guztietan aplikagarri dela, eta tamainak zerikusirik ez duela horretan. Bestalde, jardunaldi horretan ETEak finantzatzeko dauden aukeren berri ere emango da, Europako Batasunak I+G+B programa markoaren 7. edizioari atxikita. Aipatu programa hori indarrean sartzear dago –hemendik hilabete gutxirako espero da-. Besteak beste, Ermuan berrikuntza lantzeko sortuko den gune berria eta bertan eskainiko diren zerbitzu teknologikoak ere hizpide izango dira egun horretan.

Argibide gehiagorako edo izena eman eta parte hartzeko 943 17 91 51 telefonora dei daiteke edo bertan lan egiten duen ondoko lankideari idatzi mezu elektronikoa. Helbidea ondokoa da: jlorenzo@udalermua.net.

Lotutako albisteak

Imagen
12.02.25
Ekintzaileen ikastaroan izena emateko azken egunak

Ikastaroa doakoa da eta Izarra Centre-n egingo da otsailaren 24tik martxoaren 5era. Ikasi enpresa bat kudeatzen
Imagen
03.02.25
Ekintzaile: ikasi enpresa bat kudeatzen

40 orduko doako ikastaroa emango Izarra Centre-n otsailaren 24tik martxoaren 5era bitartean
Imagen
23.01.25
Hobetu zure gaitasunak eta lan-aukera onenetarako prest egon

Trebatua egon eta urrutitik lan egiteko gai izateak, lan-merkatuan dituzun aukerak gehituko dituzu