Ongarai ikastetxeak jantoki berria estreinatu du
Ongarai eskola eta Institutoko ikasleek jantoki berria dute. Ikastetxeak atzo inauguratu zuen ofizialki ikasleriarentzako jantoki berria. Instalazioa hasi berri den ikasturterako prestatu da eta 150 bazkideentzako edukiera du, txanda bakoitzeko. Une honetan jantokian 170 lagunek izena eman dute. Sukaldaritza lana eta begiraleak MCC taldeko ‘Auzo-Lagun’ enpresarekin hitzartu dira. Koordinazio lanari dagokionez, hori zentroko Marisa Tornos irakasleari egokitu zaio.
Ongarai ikastetxeak utzitako argazkia
Atzokoa estreinaldiko eguna izan zen eta Guraso Elkarteko kide eta beste ikastetxekide zenbait gonbidatu zituen bazkaltzera.
Jantokiaren ezaugarriak
Jantokia ikastetxeko behe solairuan ipini da, bertara kirol-pistaren ondoko atetik duelarik sarera. Iazko ikasturtera arte bertan bestelako gela eta zerbitzuak zeuden, denbora gutxi barru birmoldatutako ‘Gure Etxe’ eraikinean egongo direnak. Jantokiak sukaldea, sukalde-ondoa eta bazkaltzera doazenentzat bi gune berezitu ditu. Lehenengo guneak, mahai eta aulki txiki eta koloredunak ditu, gaztetxoenentzat. Bigarren guneak, mahai eta jarleku luzeak ditu eta horiek erabiltzaile nagusiagoentzat dira.
Lotutako albisteak

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker

Ostiral honetan, azaroaren 29an, 17:00etatik 19:00etara Orbe Kardinala plazan edo, euria eginez gero, Merkatu plazan