-Hezilan 2006- ikastaroak

24.10.06
Ekonomi Sustapena

Ekonomi sustapen, enplegu eta trebakuntzako udal sailak langabetuentzako hiru ikastaro berri jarriko ditu martxan. Eskaintza berri hori ‘Hezilan 2006’ egitaraukoa da. Egitarau horrek Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza jasotzen du eta baita Europako Fondo Sozialarena. Hiru proposamenak langabetuei zuzentzen zaizkie eta horietatik bi kasutan, emakume langabetuei hain zuzen ere. Gainera azken horietako bat familia-erantzukizunak dituzten emakumeentzat espresuki izango da, hots, seme-alaba edo gurasoak beren kargura dituztenentzat. Ikastarook datorren asteko asteartean hasiko dira eta horien tituluak ondokoak dira: arrain-saltzailea; eraikuntzako tresneria alokatzeko enpresetako administrari komertziala eta, azkenik, Enpresa Txiki eta Ertainetan (ETEetan) berrikuntza bideratzeko langilea.

Ikastarook iraupen ezberdina dute; laburrenak 105 ordu izango ditu eta luzeenak 200 ordu. Ikastaro horiek guztiak 360 orduko praktikak izango dituzte. Ikastaroak doakoak dira eta datorren urriaren 31n hasiko. Eskolak, Enpresak Trebatu eta Sustatzeko udal honek duen ‘Izarra’ zentroan emango dira. Interesatuek bete beharreko baldintza eta ikastaro bakoitzeko zehaztasunak, ondorengoko ohar informatiboan kontsulta daitezke.

Matrikula egin nahi dutenek Sustapen Ekonomiko, Enplegu eta Trebakuntza alorraren bulegora jo beharko dute. Oraindik ere plazak daude betetzeko. Helbidea hau da: Torreta Eraikina. Argibide gehiagorako deitu ondoko telefono zenbakietara: 943176422 eta 943179018.

Lotutako albisteak

Imagen
12.02.25
Ekintzaileen ikastaroan izena emateko azken egunak

Ikastaroa doakoa da eta Izarra Centre-n egingo da otsailaren 24tik martxoaren 5era. Ikasi enpresa bat kudeatzen
Imagen
03.02.25
Ekintzaile: ikasi enpresa bat kudeatzen

40 orduko doako ikastaroa emango Izarra Centre-n otsailaren 24tik martxoaren 5era bitartean
Imagen
23.01.25
Hobetu zure gaitasunak eta lan-aukera onenetarako prest egon

Trebatua egon eta urrutitik lan egiteko gai izateak, lan-merkatuan dituzun aukerak gehituko dituzu