Olio-dastatze ekitaldirako izen-ematea zabalik
Ermuan olio-dastatze ekitaldi bat egingo da datorren astean. Jarduera ‘Lobiano Gastronomi Elkarteak antolatu du, Aukera Berdintasunerako udal sailaren laguntzaz. Parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman dezakete Emakumearen Topaguneko bulegoan, ekitaldia egin baino bezperara artean. Ekitaldia datorren ostegunean, azaroaren 16an egingo da, arratsaldeko sei eta erdietan hasita. Dastatze ekitaldi hori Paco Peña adituak gidatuko du, ‘Trujal 5 Valles’ enpresakoa. Saioan oliba mota ezberdinei buruzko oinarrizko kontzeptuak azalduko dira eta horietako bakoitzaren ezaugarriak: kolorea, usaia eta zaporea. Halaber, oliba horietatik ateratzen diren olioarena ere bai.
Izen emateak euro 1 balio du. Jarduera hau emakume eta gizonei orokorrean zuzentzen zaie, hots, mediterraneoko dietaren oinarrizko ezaugarriaren ezagutzan sakondu nahi duten guztiei. Plazak mugatuak dira eta izen ematearen hurrenkeraren arabera esleituko dira, eraikinean dagoen lekuaren arabera.
Lotutako albisteak

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan