San Martineko argazki lehiaketa

09.11.06
Gizartea

San Martin azokako argazki lehiaketaren zortzigarren edizioa larunbatean egingo da, azoka ospatzen den egun berean. Lehiaketa herriko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak antolatu du eta Eusko Jaurlaritzaren industria, merkataritza eta turismoko sailaren babesa dauka. Horrez gain, lehiaketan laguntzen dute Euskal Birusa elkarteak eta Ocón argazki dendak. Lehiaketak 225 euro banatuko ditu, hiru saritan. Sariak erosketa-txekean izango dira eta, 100, 75 eta 50 euro emango zaizkie, lehen, bigarren eta hirugarren sailkatuei.

Lehiaketako gaia San Martin azoka eta bere ezaugarriak izango dira. Lehiaketa argazkilaritza zaletu ororentzat zabalik dago, profesionalentzat izan ezik. Argazkiak digitalak izan beharko dute. Izen ematea doakoa da eta Ocon argazkilaritza dendan egin beharko dira, azokaren egunean bertan, goizeko 10etatik aurrera. Izena ematerakoan, antolatzaileek partaideen memoria txartelak balioztatu eta kontrolerako argazkia egingo dute. Parte hartzaileek ateratako argazkiak dendan bertan deskargatu ahal izango dira, eguerdiko ordu 1ak bitartean. Argazkilari bakoitzak aterakoetatik hiru, gehienez ere, aukeratu ahal izango ditu datorren asteko ostegunera arte. Epaimahaiak bere erabakia azaoaren 23an ezagutaraziko du eta saritutakoei abisatuko. Lehiaketako argazkiak elkarteko denda eta tabernatan ikusgai jarriko dira. Lehiaketan parte hartzeak, berau arautzen duten oinarriak onartzea dakar.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan