Kurrin, kurrin…hemen da San Martin

10.11.06
Gizartea

Ermuak San Martin azoka ospatuko du bihar. Aurtengoarekin, herri ekimen honek bere hamazazpigarren edizioa beteko du. Herriko plaza nagusia eta inguruko kaleak bisitariz beteko dira, jende uholdeak espero baitituzte antolatzaileak. Herriak, egun bakar batez bada ere, antzinako baserri eta landa giroa berreskuratuko du. Aurreko urteetan bezala, boluntario eta laguntzaile talde bat taloak egiteaz arduratuko da, ohiko errezetari jarraiki. Talo eta horrelakoak txosnan eskuratu ahal izango dira. Bertan sagardoa eta txakolina ere dastatu ahal izango dira. Jardunaldian zehar ere saiheskia ere erreko da. Eguraldiari dagokionez, iragarrita dagoen pronostikoa ona da, azaroan gaudela kontutan hartuta, hortaz jende ugari biltzea ziurtzat ematen da. Ekoizleek produkturik onenak ekarriko dituztela ere, gauza jakina da. Beraz, on egin!

Egitaraua

  • 11,00etan.:
    • 8. argazki lehiaketari hasiera emango zaio.
    • Musika eskolako trikitilari eta txistularien kalejira.
    • Azoka zabalduko da ikusleentzat.
    • Dultzaina-jole eta zanpantzarren kalejira.
    • Artisau eta herriko ikastetxeetako erakustokiak.
  • 12,30etan:
    • Euskal dantzak S. Martin plazan.
    • Bertsolarien kantaldia.
    • ‘astobusa’ umeentzat.
  • 13,00etan: ‘J. Ibaibarriaga’ literatur lehiaketaren eta erakusleiho lehiaketaren sariak banatzea.
  • 15,30etan: Herri bazkaria plazan.
  • 18,45etan: Larraindantza.
  • 19,00etan: ‘Gaur jaia’, Xilipurdi taldearen eskutik. Igandean 12,0eta.
    Herri kirol ikuskizuna, Ziriako Ortiz de Zarateren eskutik,

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan