Udalak lehen zerbitzu-gutuna ezarri du

15.11.06
Erakundea

Kontratazio udal sailak erakundean aplikatuko den lehen zerbitzu-gutuna ezarri eta iragarri du. Zerbitzu-gutuna definizioz agiri bilduma bat da, non kudeatzen diren zerbitzuen eta horiek kudeatzeko hartu diren kalitate-konpromisoen berri ematen zaien herritarrei. Agiri horietan zerbitzuak erabiltzen dituztenen eskubideak; pertsonei atenditzeko aurreikusi diren erraztasunak, eta espero daitekeena jasotzen dira. Azken batean, zerbitzuak kalitatearen izenean gain hartzen dituen eta ezagutaraztera ematen dituen gutxieneko konpromisoak. Zerbitzu-gutuna pertsona bakoitzarekiko zerbitzu-kontratua izateaz gain, alde bien arteko komunikazio elementua ere bada.

Kontratazio saila aitzindaria izan da, publikoki horrelako konpromisoa hartu duena baita, egiten duen lana eta eskaintzen duen zerbitzua bikaintasunean oinarritu nahi duelako. Saileko langileek erronka hori gain hartu dute, administrazio moderno, eraginkor, hurbila eta irekia lortzeko bidea dela uste dutelako. Eta are gehiago, udalarekin kontratuak egin nahi dituzten guztiek horrela antzeman dezaten. Horregatik guztiarengatik, agiri horretan ematen den zerbitzugintza eta horretan hartu dituzten konpromisoen berri ematen da. Hori horrela egitearen arrazoia, erakundearentzat ondasun edo zerbitzuak kontratatzen direnean jarraitu beharreko prozedurak arintzea da, prozesuetan parte hartzeko baldintzak murriztuz eta izapideak erraztuz, akzebilitatea erraztuz interesa duten pertsonentzat.

Udalak kalitatearen irizpideak aplikatzetik igorri nahi duen ideia ondokoa da: hornitzaileekin eta enpresa kontratatzaileekin izango duen harremana onargarritasun eta gardentasun marko batean eta, legalitate eta seguritateko printzipioekin bat eginez, garatuko denaren bermea transmititzea. Zerbitzu-gutunak hamabi atalek osatzen dute eta, besteak beste, misioa, bisioa, jarri dituen kalitate irizpideak eta sailarenak berarenak, eta kexak eta iradokizunak bideratzeko prozedura.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
Merkatu Plazaren erabilerak definitzeko prozesu parte-hartzailearen saioak amaitu dira

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa