Errioxara Txangoa

21.11.06
Gizartea

‘Lobiano’ Elkarte Gastronomikoak Errioxara txangoa egin du, orain egun batzuk, Elciego, Laguardia eta Labastida herriak bisitatzeko. Txango hori herriko VI. Gastronomi Jardunaldietan aurreikusita zegoen eta ekimenak Bakailao Lehiaketaren II. edizioari amaiera ofiziala eman dio. Aurtengoan, aipatu lehiaketan ‘Txalaparta’ elkartea nagusitu zela gogoratu behar da.

Txangoan herriko elkarte gastronomikoetako eta hogei bat lagun eta laguntzailek hartu du parte. Taldea ‘Heredad de Ugarte’ izeneko upeltegian izan zen instalazioak ikusteko eta bazkaltzeko, bertan ardo-dastatze bat ere izan zutelarik.

Gastronomi Jardunaldien antolatzaileek pozarren agertu dira aurtengo edizioarekin eta deia luzatu diete herriko elkarte gastronomikoei hurrengoetan eta, espresuki, 2007koan parte hartu dezaten.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan