Juan Torres enpresa-proiektuen lehiaketako irabazleak ezagutarazi dira

23.11.06
Ekonomi Sustapena

‘Auzopolis’edo ‘Denboraren bankua’ izeneko ekimenak Juan Torres enpresa-proiektuen lehen saria jaso du (Europako Gizarte Funtsaerekin batera finantzatuta). Ekimen horren sustatzaileek 9.015 euro jasoko dute. Lehiaketaren irabazleak gaur eguerdian ezagutarazi dira, sariak banatzeko antolatutako ekitaldian hain zuzen ere, Toki-garapenaren eta ekintzaileen asteko programaren barne. Saria Maite Fernandez eta Inma Pagaldaik jaso dute. Bikoteak bere esker ona adierazi du ‘ideiak oso harrera ona’ jasan duelako herrian. Auzopolis ekimeneko bultzatzaileek ‘ideia hori errealitate egiteko bidean jaso’ izan duten guztien laguntza guztia eskertu dute. Toki garapenaren astea eta lehiaketa hori sustapen ekonomikoko, enplegu eta trebakuntzako udal sailak antolatu ditu.

‘Auzopolis’ ekimenean eguneroko zereginei aurre egiteko auzokideen arteko laguntza interesik eta irabaz asmorik gabekoa- proposatzen da. Moneta-trukea denbora da eta bere balio-unitatea ordua. Sustatzaileen helburu nagusiak herrian gizarte-ehuna indartzea eta biztanleen arteko elkartasuna bultzatzea dira. Ekimena Debabarreneko eskualde guztira zabalduko da. Parte hartu nahi duten guztiek adinez nagusiak izan beharko dira. Talde sustatzaileak hiru orriko bat argitara eman eta herrira banatu du.

AUZOPOLIS ekimenaren ordezkariak, lehen saria jaso dutenak.

Bigarren saria

Lehiaketako bigarren saria RUIBAL izeneko talde batek, enpresei furgonetak –gidariarekin edo gidaririk gabe- alokatzeko zerbitzuaren proposamena da. Talde hori hiru eibartar gazteek osatzen dute: Rubén Pedraza, Ibon San Miguel eta Alberto Blanco Sánchez. Taldeak 3005 euro jasoko ditu sari gisa.

Herriko ikastetxeetako ikasleentzat zuzentzen zen enpresa-ideien lehiaketako irabazleen izenak bihar ezagutaraziko dira. Ekitaldia Zineman egingo da, goizeko hamaikak eta laurdenetatik aurrera.

Bigarren saria jaso duen taldeko bi ordezkari

Lotutako albisteak

Imagen
12.02.25
Ekintzaileen ikastaroan izena emateko azken egunak

Ikastaroa doakoa da eta Izarra Centre-n egingo da otsailaren 24tik martxoaren 5era. Ikasi enpresa bat kudeatzen
Imagen
03.02.25
Ekintzaile: ikasi enpresa bat kudeatzen

40 orduko doako ikastaroa emango Izarra Centre-n otsailaren 24tik martxoaren 5era bitartean
Imagen
23.01.25
Hobetu zure gaitasunak eta lan-aukera onenetarako prest egon

Trebatua egon eta urrutitik lan egiteko gai izateak, lan-merkatuan dituzun aukerak gehituko dituzu