HIESaren eragina Afrikan

29.11.06
Berdintasuna

Emakumearen Topalekuak Afrikan HIESak eta emakumeak bizi duten egoerari buruzko erakusketa zabaldu du gaur. Erakusketa horrek ‘HIESA Afrikan: isiltasunaren epidemia’ titulua du eta kontinente horretako herritarrek bizi duten egoera negargarriaz jabetu gaitezela du helburu. Afrikan hogeita bost milioi pertsona kutsatuta daude Giza Inmunoeskasiaren Birusaz (GIBaz). Dena den gaixotasunak ez die berdin eragiten gizon eta emakumeei, ez horixe, azken horien portzentajea bost aldiz handiagoa baita. Erakusketa hori, HIESaren nazioarteko egunaren atarian gauden honetan zabaldu da eta hilabete bat iraungo du Emakumearen Topalekuan.

Erakusketa astelehenetik ostiralera egongo da zabalik eta bere ordutegia ondoko hau da: goizez, bederatzi eta erdietatik ordu bata erdietara eta, arratsaldez, lauretatik zortzietara bitartean. Sarrera librea da.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
'Al lío' konposizioa, "Martxoaren 8ko" jarduerak iragartzeko kartela

Ermuko Sonia Garcíaren lana da. Epaimahaiak Josu Pato ikaslearen "M8 indarra eta batasuna" proposamena ere saritu du
Imagen
07.02.25
Emakumeek zientzian egindako lana eta ekarpenak aintzat hartzea

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu Emakume eta Neskato Zientzialarien Nazioarteko Egunerako