Liburu eta disko azoka zabalik dago

01.12.06
Gizartea

Herrian urtero egin ohi den liburu eta disko azoka jada, zabalik eta ikusgai dugu Orbe Kardinalaren plazan. Aurtengoa XIV. edizioa da eta estreinakoz azoka bost egunez luzatuko da etenik gabe, jardunaldi bakar batera mugatu ordez. Ekimena Euskal Birusak eta udal euskara zerbitzuak antolatu dute, Euskadiko argitaletxe eta Liburu Ganbanaren laguntzarekin. Azokak hamar etxola ditu eta bertan ikus eta erosgai liburu eta diskoak daude. Etxolak Orbe Kardinalaren plazan daude jarrita.

Orbe Kardinalaren plazan jarritako kaseta bat

Azoka zabalik egongo da datorren igande iluntzera arte. Etxolak zabalik egongo dira goizez 11etatik arratsaldeko ordu 2etara bitartean eta arratsaldez 5etatik 9etara bitartean.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan