Ostegunean piztuko dira Gabonetako argiak
Ostegunean piztuko dira Gabonetako argiak Ermuan. Egun horretan ere herriko denda eta tabernak apainduta egongo dira gabon-jaietarako. Herriko merkatari eta ostalarien elkarteak udalarekin adostu du eguna, apaingarriak eta argiak uztartzeko xedez. Gabonetako argiak hilabetez piztuta egongo dira , hain zuzen ere datorren urteko urtarrilaren 8. egunera arte.
Gure kaleetan jartzen diren apaingarri eta argiak berritu egin dira aurten, betidanik erabiltzen ziren bonbillak argi-hariaren ordez aldatzeko. Aldaketa horren energiari mesede egingo dio, kontsumoa %70 murriztea espero baita, udal lan eta zerbitzuen taldeko buru den David Henaresek aditzera eman duenez. Argiak aurreko urteetako kale eta lekuetan jarriko dira eta, batez ere, hirigune eta erdialdean: Zubiaurre, Erdikokale, Izelaieta, Goienkale, VI. Mendeurrena, Diputación, Probaleku Valdespinako Markesare kaleetan. Santa Ana, Sallabente eta Ongaraiko auzoetan ere izango dituzte apaingarriak.
Lotutako albisteak

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa