Partaidetza handia bildu zuen bart arratsaldeko mahai-inguruak
Hezkuntza alorreko berrogeita hamar pertsonatik gora bildu ziren bart arratsaldez Ermuan, ama-hizkuntzek eskolan eta komunitatean duten presentzia aztertzeko egin zen mahai-inguruan. Ekitaldia, ‘Herri bat hizkuntza asko’ leloa duten eta hezkuntza, immigrazioa eta ama-hizkuntzak aztertzen diharduten jardunaldien barne dago. Jardunaldiok, eskualdeko ‘Berritzeguneak’ eta udaleko Immigrazio sailak elkarlanean antolatu dituzte. Ekitaldi horretan egun pil-pilean dauden hainbat gai eta hausnarketa hartu ziren hizpide, besteak beste ondoko hauek: ‘kontutan hartu behar ahal ditugu ikasleriaren ‘beste hizkuntzak’?; Beste kulturatatik etorritako ikasleek beren hizkuntza aintzat hartu eta landu dezagula beharrezkoa ote dute Ermuan bizitzeko? Edota, Marokotik etorritako gurasoek ikastetxean arabiera lantzeko eskatzen diguten honetan zer egin? ¿Zertarako eta nola arabiera? Zertarako eta nola tamazight? Mahai-inguruan Afrika iparraldeko kultura eta hizkuntzetan, berebereaz eta errumanieraz adituan ziren hiru hizkuntzalari, itzultzaile eta filologoek parte hartu zuten.
Lotutako albisteak

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa