-Mujeres en pie de guerra- lanaren proiekzioa

14.12.06
Gizartea

Gaur iluntzean “Mujeres en pie de guerra” dokumentala proiektatuko da Ermua Zineman, zortziak eta laurdenetatik aurrera. Lan honetan, Espainiako Gerra Zibila, erbestealdia, nazismoaren kontrako borroka Europan, gerrilla eta Frankoren errepresioa zuzenean bizi izan zuten emakumeek beren esperientzia kontatuko digute. Jarduera hau herriko ‘Ateneo Libertario’ taldeak, udaleko Kultur Sailaren laguntzarekin, antolatu du. Memoria historikoa errekuperatzeko mugimendu eta ahaleginak abian dauden honetan, Ateneo Libertarioak ahaztu eta erabat ezkutuan egon diren pertsonak omendu nahi izan digu: emakumeak, egindako ekarpena ez baita makala.

Zuzendariarekin solasaldia

Dokumental hau Susana Koska gipuzkoarrak egin du eta gaur filmari buruz hitz egiteko Zineman bertan egongo da, proiekzioaren ondorengoko zine-forumean parte hartzeko ikusleekin batera. Lanaren produktorea Jose María Sanz, ‘Loquillo’, izan da, Susana Koskaren mutil laguna dena. Loquillok baita ere dokumentalaren soinu banda konposatu du, Gabriel Sopeña poeta eta musikariarekin batera.

Dokumentalak 8 emakumeren esperientziak bildu du. Guzti horiek faxismoaren kontra aritu ziren, ideologia eta jatorri ezberdinak eduki arren. Hasieran Espainiako Gerra Zibilean, Frankoren kontra eta bere diktadurari aurre egiten. Eta gerora, Europa guztian Nazismoari aurre eginez, kontinente zaharrean hedatu ez zedin. Filmeko protagonistak Sara Berenguer, Rosa Laviña, Maria Salvo, Rosa Diaz, Neus Catalá, Teresa Buigas, eta Merçona eta Carme Puig Antich ahizpak dira. Azken horiek, Frankok exekutatu zuen Salvador Puig Antich anarkista kataluniarraren ahaideak dira.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan