Gogobetetze mailari buruzko inkesta

15.12.06
Erakundea

Ermuko Udalak herriko biztanleen artean gogobetetze inkesta bat egiteko enkargua egin dio LKS aholkularitzari, herritarrek bizi-kalitateari buruz duten iritzia eta gogobetetze maila ezagutzeko. Datozen egunetan, 18 eta 75 urtekoen arteko 300 biztanleei telefonozko galdeketak egingo zaizkie. Pertsonak ausaz izan dira hautatuak galdeketarako populazio piramidea ezaugarriak kontutan hartuta. Udalak eskerrak ematen dizkie herritarrei, datozen egunetan egingo dieten galdeketei erantzuteagatik eta beren arretagatik.

Biztanleek udalerriko bizitza kalitatea baloratu dezatela da helburua. Horretarako, ondorengo gai hauei buruz galdetuko zaie, akzesibilitatea, garbitasuna, hirigintza, segurtasuna, sustapen ekonomikoa, aisialdiaren eskaintza, aukera berdintasunerako politika, gazteria politika, ongizate eta gizarte-laguntza zerbitzuak, osasun ekipamenduak, udaleko irudi orokorra, herritarrei eskaintzen zaien laguntza eta biztanleen parte hartzea.

Guzti hau, Erakunde Publikoak orokorrean murgiltzen ari diren Kalitate Osoa/Bikaintasuna ereduen ezarpenaren eboluzioarekin lotuta dago eta gure kasuan, hain zuzen ere, EFQM ereduan oinarritzen da. Biztanleak jasotzen dituzten zerbitzuarekiko itxaropenak eta handiagoak dira, eta era berean, erabakietan parte hartzeko eskaerak ere bai. Ermuko udal honek herritarren partaidetzan sakontzeko ekin dion bide eta konpromisoari arraitu nahi dio, jakin badakielako biztanleen itxaropen eta beharrak gero eta hurbilagotik ezagutzea komenigarri zaiola.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
Merkatu Plazaren erabilerak definitzeko prozesu parte-hartzailearen saioak amaitu dira

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa