Kontzentrazio isila

04.01.07
Erakundea

Ermuko Udalbatzak kontzentrazio isila deitu du gaur eguerdirako udaletxearen aurrean eta horretan parte hartzeko deia egin dio herriari. Ekitaldi horren bidez Udalbatzak agertu nahi du Madrilgo aireportuan ETAk eginiko atentatua eta Carlos Alonso Palate ekuadortarraren hilketa gaitzesten dituela.

Bozeramaleen Batzordeak atentatuaren ondorengo orduetan premiazko izaeraz bildu zen, abenduaren 31n bertan. Azken igandeko bilera horretan, PSE-EE-PSOE, PP, PNV eta EBko kideek aho batez gaitzetsi zuten atentatua eta ordu laurdeneko kontzentrazioa burutu zuten udaletxe aurrean.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
Merkatu Plazaren erabilerak definitzeko prozesu parte-hartzailearen saioak amaitu dira

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa