Bihar Emakumearen Kontseilua bilduko da

23.01.07
Berdintasuna

Emakumearen udal Kontseilua bihar, hilaren 24an, bilduko da aurtengo lehen bileran. Batzarra arratsaldeko bost eta erdietan hasiko da Emakumearen Topaguneko bigarren solairuan dagoen bilera gelan.

Batzar hauetan herriko emakumeen talde edo elkarteek hartzen dute parte. Bertan aztertzen dituzten gaien artean, gizon eta emakumeen arteko benetako berdintasuna lortzeko hala udalak berak nola talde beraiek proposatzen dituzten jarduerekin zerikusia izan ohi dute. Bilerak irekiak dira eta parte hartzera gonbidatuta daude nahi duten emakume guztiek. Parte hartzeari edo bestelako gaiei buruz argibideak jasotzeko, interesdunek sailera bertara zuzendu behar dira. Emakumeen Saila zabalik dago goizeko 8etatik arratsaldeko 3etara eta arratsaldeko 4etatik iluntzeko 8etara bitartean. Bertako telefonoaren zenbakia 943 17 10 30 da eta faxarena 943 17 01 23.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
'Al lío' konposizioa, "Martxoaren 8ko" jarduerak iragartzeko kartela

Ermuko Sonia Garcíaren lana da. Epaimahaiak Josu Pato ikaslearen "M8 indarra eta batasuna" proposamena ere saritu du
Imagen
07.02.25
Emakumeek zientzian egindako lana eta ekarpenak aintzat hartzea

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu Emakume eta Neskato Zientzialarien Nazioarteko Egunerako