Guardia txanden berri linean
Udalaren web-gune erabilerraz eta eraberritu honetan herriko farmazien guardiei buruzko informazioa eskaintzen da denbora errealean. Informazio gaurkotu hori www.ermua.es helbidearen orrialde nagusian eskaintzen da. Horretarako udal honek Bizkaiko botikarien elkargoarekin akordioa hitzartu du, gure zonaldeko botiken txandak bertako datu-baseetatik edaten baititu. Informazio hori hasierako orrialdearen ezkerreko eta beheko aldean jasotzen da.
Espazio horretan egunaren bi txandez berri ematen da; hotz egunekoa (goizeko 9etatik gaueko 10etara bitartekoa) eta gauekoa (gaueko 10etatik hurrengo eguneko 9etara bitartekoa). Informazio biltzen duen laukitxoa tamainaz aldatu egiten da, hainbat kasutan txandak bi edo hiru botika ukitzen baititu. Gure zonaldean Ermuak eta Eibarrek guardiak konpartitzen dituztenez, askotan bi herrietako botiken berri eman behar baita.
Lotutako albisteak

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa