Anaitasuna Ikastolako ikasleek bisitan udaletxera
Anaitasuna Ikastolaren 3.B mailako ikasleek udaletxea bisitatu dute aste honetan. Etorritako taldea 3. mailako B gela izan da, hain zuzen ere. Taldearekin batera Jose Luis Gorrotxategi, ‘Txebis’ irakaslea etorri zen. Jarduera hori ingurumen-hezkuntza tailerren barne txertatzen da, sentsibilizazio ekintzen barne zehatz-mehatz. Aipatu tailerrak hamalaugarren ikasturtez egiten dira gure herrian eta horietan herriko ikastetxe guztiek hartzen dute parte, Isabel Prieto andereño eta begiralearen eskutik.
Valdespinako Markesaren jauregi ohia gaur egun udaletxea da. Eraikin historiko hori Lobiano edo Zarra jauregiekin batera bisitatu ohi da aipatu tailerretan. Taldeak eraikuntzaren arkitektura eta historiaren berri jaso zuen. Bisita horietan eraikinak ikusi eta ezagutzeaz gain, gainerako zerbitzu eta ekipamenduak aztertzen dira planoetan eta, horiek guztiak ingurumenaren alorretik dituzten arazoak baita ere. Ikasturtea amaitu aurretik herriko ikastetxe guztietako taldeek bisitaldi berdina egingo dute.
Lotutako albisteak

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker

Ostiral honetan, azaroaren 29an, 17:00etatik 19:00etara Orbe Kardinala plazan edo, euria eginez gero, Merkatu plazan