Martxoaren 8ko kartela aukeratzeko herri bozka zabalik

16.02.07
Berdintasuna

Emakumearen Topaguneak ikusgai jarri ditu ‘Emakume langilearen nazioarteko eguneko’, kartel lehiaketara aurkeztu eta aukeratuak izan diren lanak. Kartel horiek gaurtik hasi eta datorren otsailaren 22ra bitartean ikusgai egongo dira eta herritar orok proposatutako kartel horien baten aldeko botoa eman ahal izango du, botoen arabera aurtengo lehiaketaren irabazlea aukeratuko baita. Oinarrietan xedatutakoarekin bat etorriz, datozen zortzi egunetan botorik gehiena lortzen duena izango da aurtengo lehiaketako kartel irabazlea. Diseinuak lau dira eta Emakumearen Topaguneko sarreran (Izelaieta 12an) ikus daitezke. Sarrera librea da eta zerbitzua zabalik dago, 9,30etatik ordu bata erdietara goizez eta lauretatik zortzietara bitartean arratsaldez. Kartel proposamenak ikustera joaten direnak beren botoa zuzenean eman ahal izango dute, beren-beregi prestaturiko idazkiari erantzun eta bertan jarritako hautestontzian bertan sartuz.

Halaber, eta iaz bezala, web-gune honen bidez elektronikoki botatzeko aukera ere izango dute horrela egin nahi duten pertsona guztiek. Horretarako nahiko da albiste honetan bertan eskaintzen den lotura gainean sakatzea edo web-guneko gizarte ekintza atalean sartu eta honen barne, emakumezkoen aukera berdintasunari zuzendua izenekoan barneratzea. Segurtasun arrazoiak direla-eta, lan guztiek aukera berdinak izan ditzaten, botoa ematen duten pertsona guztiek bere izen-abizenak eta NAN. adieraziko dituzte, pertsona bakoitzak boto bakarra ematen duela ziurtatzeko. Lehiaketako irabazleak 600 euro eskudiruko saria jasoko du. Lehiaketara, 17 lan aurkeztu dituzte.

’Emakume langilearen nazioarteko eguneko’ kartel lehiaketaren bozketa

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
'Al lío' konposizioa, "Martxoaren 8ko" jarduerak iragartzeko kartela

Ermuko Sonia Garcíaren lana da. Epaimahaiak Josu Pato ikaslearen "M8 indarra eta batasuna" proposamena ere saritu du
Imagen
07.02.25
Emakumeek zientzian egindako lana eta ekarpenak aintzat hartzea

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu Emakume eta Neskato Zientzialarien Nazioarteko Egunerako