‘Berdintasuna, norabide guztiak’ tituluko obra garaile

26.02.07
Berdintasuna

‘Berdintasuna, norabide guztiak’ tituluko obra martxoaren 8ko ‘Emakumearen Nazioarteko Eguneko programa ilustratuko du, lehiaketako garaile izan baita. Horrela erabaki da herri bozka bidez, lehen eta bigarren sailkatuaren artean hiru botoren alde txikiarekin. Esan bezala, ‘Berdintasuna, norabide guztiak’ tituluko kartelak 127 boto jaso ditu eta bigarrenak, sailkatuak hiru gutxiago. Kartelaren egilea Sonia García ermuarra da, 33 urteko gaztea. Egilea Informazio Zientzietan lizentziaturik dago, publizitate atalean, eta herriko errotulazio enpresako langilea da. Irabazlea zorte oneko boladan dago, orain gutxi Inauterietako kartelaren lehiaketa ere eskuratu baitu. Txapeldunak 600 euro eskudirutan eta diploma jasoko ditu.

Egilea gure herrietako bide ugaritan aurki ditzakegun bide-seinalea oinarri hartu du. Seinale horrek bidetik jarraiki ‘norabide guztiak’ ditugula adierazten du. Esaldi hori oinarri hartuz eta deialdiaren testuingurura egokituz, kartela taxutu du bizitzako eremu guztietan berdintasuna aldarrikatzeko”. Kartela egiteko paisaia oniriko eta irreala erabili du, ‘bide hori pertsona bakoitzaren barne egon behar baitu’.

Herri bozketan 516 pertsonek hartu dute parte. Jasotako botoetatik 436 bide elektronikoz jaso dira, hau da, web-gune hau eta Internet bidez, eta beste 80 pertsonek hautestontzian bertan bozka dute. Web-guneean jasotako botoetatik 378 ontzat eman dira eta beste 58 boto atzera bota dira, boto-emaileen identitatea ez delako argi geratu edo bikoiztuta egon direlako. Botatu dutenetik banaketa ondokoa da; 275 emakume eta 183 gizon. Aurtengo edizioan boto elektronikoa erabili dutenen kopurua izugarri gora egin du, iazko partaidetza bikoiztera arte, iaz 240 boto jaso baitziren.

Bozketa eta lehiaketaren emaitza:
1º: ‘Berdintasuna, norabide guztiak’:127 boto
2º: ‘Emakumeen ahotsa’: 124 boto
3º: ‘Egunez egun’: 104 boto
4º: ‘Titulorik gabe’: 103 boto

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
'Al lío' konposizioa, "Martxoaren 8ko" jarduerak iragartzeko kartela

Ermuko Sonia Garcíaren lana da. Epaimahaiak Josu Pato ikaslearen "M8 indarra eta batasuna" proposamena ere saritu du
Imagen
07.02.25
Emakumeek zientzian egindako lana eta ekarpenak aintzat hartzea

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu Emakume eta Neskato Zientzialarien Nazioarteko Egunerako