Bigarren aukera-azoka asteburuan egingo

27.02.07
Gizartea

Ermuan aukera-azokaren bigarren edizioa egingo da asteburu honetan. Azoka udal kiroldegian jarriko da eta larunbata eta igandean egongo da zabalik. Azoka Ermuko Merkatari eta Ostalari Elkarteak antolatu du Udalarekin batera eta azken honen laguntzaz. Azokara elkarteko kide diren hamazortzi dandek parte hartuko dute. Horiek guztiak amaitzear dugun negualdiko produktuak eskainiko dituzte. Azoka horretan ehungintza eta arropak egongo dira, lentzeria, oinetako, liburu, lora eta estetikako produktuekin batera. Kiroldegia ohiko ordutegian normal zabalduko da, baina pista nagusian egongo den azoka bere ordutegia izango du, goizez eta arratsaldez. Goizeko ordutegia 10:00etatik 14:00etara artekoa izango da eta, arratsaldez, de 17:00etatik 21:00etara. Igandean ordutegia bera izango da, baina itxiera ordu bete lehenago egingo da, hau da arratsaldeko 8etan.

Ekimenean parte hartuko duten dendak ondorengo zerrendan jasotzen dira: Marisa, Angela, Izagirre, Drach, Dulce Bebe Peque’s, Gutiérrez, Horacio, Margen, Birdy, Arrate, Gauzak, Juana Mari, Eder, Doan, Eva, Ekintza, Mª Asun eta Elur. Azoka hori estreinakoz 2005. urtean antolatu zen. Orduan Merkatari Elkarteak kanpa handi bat alokatu eta San Pelaio parkean jarri zuen, berogailu eta guzti. Urte hartako egunak, martxoaren 5 eta 6a izan ziren.

Cartel anunciador del evento

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan