SEADeko bandera bigarren urtez udaletxeko mastan jarrita
Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoaren bandera Ermuko udaletxearen mastan jarri da gaur goizean goizetik. Gaurkoan, otsailaren 27 egun honetan, Sahararrek nazioaren jaia ospatzen dute eta Udalbatzak komunitate harekin bat egin eta haiekiko elkartasuna adierazi nahi izan du. Bandera udaletxeko mastan jartzeko erabakia Udalbatzak iaz egin zuen bezala, aurtengoan ere ekimenari heldu dio. Iaz, Saharar Errepublikaren aldarrikapenaren 30. urteurrena betetzen zela eta adierazpen instituzionala onartu zuen. Adierazpen instituzional hori mozio gisa aurkeztu zuen PSE EE/PSOEko udal taldeak. Proposamen hura aho batez onartu zen udalean ordezkaritza duten alderdi guztien aldeko botoekin; alegia; PSE-EE/PSOE, PP, EAJ/PNV y EB/IU taldeetako zinegotzien botoekin. Gaurkoan, adierazpen eta mozio hura gogora ekarri nahi izan da, indarrean jarraitzen duelako.
Lotutako albisteak

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa