Gaur ekin zaio ibilgailuen zerga kobratzeari
Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko udal zerga borondatez ordaintzeko aurtengo epea gaur ireki da. Epea zabalik izango da gaurtik hasi eta datorren apirilaren 2ra bitartean, biak barne. Aurtengoan zerga hori 7989 pertsonek ordaindu beharko dute, gure herrian erroldatuta dauden kategoria ezberdinetako ibilgailu motordunen titularrak direlako. Udal honek aurreikusi du 808.016 euro bilduko dituela zerga horren bidez.
Zerga ordaintzeko Bilbao Bizkaia Kutxak duen edozein bulegora joan behar da goizeko 9etatik 11etara bitartean, titularrek etxebizitzan jaso duten inprimakia eramanez. Halaber, titularrek entitatearen kutxazainetan edo bere web-gunean ere egin dezakete ordainketa. Borondatezko epea igaro eta gero, ordainagiriaren zenbatekoa bide exekutibotik eskatuko da, ehuneko hogeiko gainkarguaz.
Lotutako albisteak

Proiektuak PSE-EE/PSOE eta EAJren aldeko botoak jaso ditu, Elkarrekin Ermuaren ezezkoa eta EH Bilduren abstentzioa

Beatriz Gamiz alkateak aurkeztu du ia 26 milioi euroko proiektua

Gure herrian dauden 8.258 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 17tik maiatzaren 17ra izango dugu borondatez ordaintzeko epea