Energia berriztagarriak aztertzen
San Pelaio ikastetxearen Lehen Hezkuntzako 6. mailako taldeak bisitatu berri du ‘Izarra’, Enpresa Sustatu eta Prestatzeko Zentroa. Bisita hori herriko ikastetxeek garatzen dituzten Ingurumenari buruzko Hezkuntza jarduera eta tailerren barne txartatzen da. Jarduera eta tailer horiek Isabel Prietok koordinatzen ditu. Taldeak energia sistema berriztagarri eta ez kutsatzaileak ikusi eta aztertu nahi zituen eta horretarako, udal honek zentro horretan dituen eguzki plakak ikustera joan zen. Eskola praktikoa izan zen, landa-lan eta guzti, eta gazte taldeak energia forma horien oinarriak eta gure eguneroko bizitzan dituzten aplikazioen berri jaso zuten. Horien artean eguzkiaz edo haizeaz baliaturik lortzen den energia sistema ditugu. Eguzkiaren energiaz baliatzeko eguzki plaka fotovoltaikoak edo termikoak erabili behar dira.
Lotutako albisteak

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute

Mankomunitateak Ermuko gainerakoen frakzioan jasotako lagin bat ezaugarritu du ikasleen aurrean

Azaroaren 24ko igandean egingo da, goizeko 9etatik aurrera