Uxue Alberdi bertsolariak gaur arratsaldeko kontzentrazioan kantatuko du

08.03.07
Berdintasuna

Emakume eta gizon ermuarrek berdintasunean sakontzea eta eskubideetan parekatzea aldarrikatuko dute gaur, ‘Emakumearen Nazioarteko Egunean’. Emakumearen aldeko lanean diharduten talde eta eragile sozialek plazan bilduko dira gaur arratsaldean puzzle erraldoi eta koloretsu bat egiteko eta herri kontzentrazioan biltzeko. Jarduerei hasiera emango zaio arratsaldeko 4etan. Antolatzaileek iragarritako pronostikoari heldu nahi diote eta, eguraldiak hobera egingo duelakoan daude. Arratsaldeko sei eta erdietarako herri-kontzentrazioan Uxue Alberdi bertsolaria egonen da, bertsoak kantatzeko. Elgoibartarrak azken momentura arte ezin izan du bere parte hartzea ziurtatu eta, horregatik ez da bere partaidetza argitaratutako egitarauan jaso.

Ermuko Udalbatzak bere iritzia agerrarazi du, ‘Martxoaren 8aren’ inguruan. Hautetsiek astelehen arratsaldean bildu ziren ‘Gai orokorren eta Osokoak aztertu beharreko gaien informazio batzordean. Bilera horretan PSE-EE-PSOEk aurkeztutako mozioa aztertu zen eta horrekin bat etorriz, ordezkaritza duten alderdi guztiek onartu egin zuten. Mozioa batzordetik pasa eta gero, hurrengo Osokoaren Bilkurara altxatuko da bertan, onartzeko. Mozio hori oso-osorik jaso dugu eta irakurri nahi duenak, informazio gehiago atal eta loturan sakatzea besterik ez du.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
'Al lío' konposizioa, "Martxoaren 8ko" jarduerak iragartzeko kartela

Ermuko Sonia Garcíaren lana da. Epaimahaiak Josu Pato ikaslearen "M8 indarra eta batasuna" proposamena ere saritu du
Imagen
07.02.25
Emakumeek zientzian egindako lana eta ekarpenak aintzat hartzea

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu Emakume eta Neskato Zientzialarien Nazioarteko Egunerako