Hambrerainoko ibilbidea osatu egingo da zati berri batekin
Okin-zuri auzoa eta Mallabiko Hambre poligonoa lotzen dituen oinezkoen ibilbidea osatu egingo du Ermuko udalak, zati berri bat gehituz. Zati berri hori BI-2301 errepidearekiko paraleloa izango da, udalerri bien arteko mugaren ondoan dagoen txatartegian hasiko eta Hambren bertan bukatuko. Ibilbidearen zati berri hori egiteko Ermuko Udalak Mallabikoarengana jo du lehenik proposamena aurkezteko. Mallabiak ez du eragozpenik ikusi, proiektua Ermuak ordainduko baitu oso-osorik. Nolanahi ere, ibilbidearen zati berri hori puntu batean lursail partikular batetik pasa beharko duenez udalak akordio bat egin du jabe horrekin. Gainera, jabe horrekin bide-zorra eratzeko kontratua sinatzea onartuko du gaur arratsaldeko Osokoaren bilkurako saioan. Ibilbidea handitzeko lanak laster hasiko dira eta udaberrian bertan amaituko dira.
Egunero ibilbide horretan paseatzen duten pertsona kopurua handia, ibilbidea arina eta malda handirik gabekoa delako. Azken urteetan, ibilbide horren luzera ere asko handitu da, Goitondo industrialdea ere handitu egin delako hainbat fase berrirekin. Proiektuaren helburua ibiltarien segurtasuna gehitzea da, horregatik horiek errepidearen bide paralelotik joango dira BI-2301 errepidea ukitu gabe. Azken errepide hori Bizkaiko Foru Aldundiarena da eta iaz berritu eta asfaltatu egin zuen. Bidea egokitu zenean erreiak handitu egin ziren, bideko ertzen eta ibiltarien kaltetan. Gainera bide-zorua konpontzeak, automobilen abiadura gehitzea ere ekarri du.
Lotutako albisteak

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute

Mankomunitateak Ermuko gainerakoen frakzioan jasotako lagin bat ezaugarritu du ikasleen aurrean

Azaroaren 24ko igandean egingo da, goizeko 9etatik aurrera