Zaintze lanetan ari direnen egoerari aurre egiteko ekintza plana

15.03.07
Gizartea

Ermuko Emakumeen Asanbladak kargak dituzten eta laguntza behar dutenei atenditzen diharduten pertsonen inguruko datu-bilketa eta azterketa egingo du. Horretarako, gaurtik hasi eta datorren astelehenera bitartean hainbat bilera egingo ditu. Bilera horien helburua kargak eduki eta beren Kabul baliatu ezini direlako, laguntza behar dutenei atenditzen dihardutenen egoera ezagutzea da. Azken batean, zeregin horietan dabiltzanen datuak eta arazoari aurre egiteko protagonistek beraiek dituzten proposamenak jaso nahi du asanbladak, guzti horrekin ekintza plana prestatzeko, zaintze lanetan dabiltzanen zama gutxitzeko eta zaintze lan horien kalitatea igotzeko. Datu eta proposamenak biltzeko bilera horiek Emakumearen Topagunean egingo dira goizez, 11etatik ordu 1era, eta arratsaldez, seietatik zortzietara bitartean.

Emakumeen Asanbladak hiru orrikoa argitaratu du eta horri ‘Zaintzak kostua du ‘ titulua jarri dio. Bertan esaten denez pertsona guztiak bizitzako uneren batean besteen laguntza behar dugu, haurtzaroan, zahartzaroan edo gaixotasun aldietan. Taldearentzat beharra dagoenean familiako kideak zaintzea guztion ardura izan behar da, hots, gizon eta emakumeena eta aintzat hartu eta konpartitu behar genukeen zeregina da hori. Zaintza lanak konpartitzen ez ditugun bitartean, administrazioaren laguntzak handitzen ez diren bitartean, ez dugu berdintasunik izango. Argitaratuko foiletoan esaten denez gaurko zerbitzuak urriak direla eta zeregin horren zamarik handiena laguntza beharrean dagoen familiako emakumeengan uzten duela gizarteak, hots; emazte, alaba, ama, errain, amama eta abar… Taldearen helburu nagusiak ondokoak dira: gizartean gaiari buruzko eztabaida piztea, pertsonen zaintzarako administrazioaren laguntza gehiago beharrezkoa dela aldarrikatzea, , eginkizun horren balio sozial eta ekonomikoa ikusaraztea, eta gizon eta emakumeen arteko erantzunkidetasuna bultzatzea.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan