Nerabeak eta horien familientzako atentzio psikosozialeko zerbitzua

29.03.07
Gizartea

Udal Gizarte-ekintza sailak argitalpena kaleratu du eskaintzen duen zerbitzu psikosozialaren berri emateko. Zerbitzu hori espezializatu, konfidentziala eta doakoa da, nerabe eta horien familientzako. Argitalpenak zerbitzua zer den (definizioa), norentzat eta eskaintzen duena iragartzen ditu. Bertan nerabeak dauden edozein familiatan ohikoak diren galderak planteatzen ditu, besteak beste, nola hobetu nire seme-alabekin dudan harremana?, zergatik eztabaidatzen ote dugu horrenbeste?, Nire seme-alabak drogak kontsumituko ote? Horrelako galderak eta antzerakoak maiz planteatzen dira pubertasun edo nerabetasunean dauden gaztetxoen etxeetan eta galderak badute bai erantzuteko modua eta baita ere laguntza profesionala eskuratzeko modua.

Atentzio Psikosozialeko Zerbitzua udalaren baliabide bat da, eta maila pertsonalean, harremanetan eta heziketan sor daitezkeen arazoei buruzko aholkularitza, orientazioa eta atentzio indibiduala eskaintzen du. Nerabezaroan sortzen diren arazo jakinen gainean laguntza eta orientazioa behar duten 12-18 urteko gaztentzat eta familientzat. Arazoei eta zailtasunei buruzko kontsulta egiteko gune bat, heziketa, diziplina, familiako harremanak eta portaera arazoak aztertzeko. Erantzun espezializatua, konfidentziala eta doakoa da. Familien zeregin hezitzailean laguntzen du eta, batez ere, gure seme-alabak heziketa mailan, gizarte mailan eta maila psikologiko egoki gara daitezen. Argibide gehiagorako jo udal Gizarte-ekintza sailera. Hitzordua hartzeko telefono zuzena: 943 17 67 93 da.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan