Herri ekimenaren bultzatzaileek pozik agertu dira
‘Foro Ermua’ taldeari herriko izena ez erabiltzeko eskatu eta sinadurak bildu dituzten herritarren taldea pozik agertu da gaur Udalbatzak ekinenarekin bat egiten duela ikusi ondoren. Taldeko hiru kide eta bozemaleek agerraldia egin dute udaletxean bertan, plenoko lehen puntuaren eztabaida eta bozketa amaitu eta gero. Juantxo Díezek esan duenez guztira 3477 sinadura bildu dituzte, jada Foroari eta udalari helarazi dizkiotenak. Honek aditzera eman duenez, taldeak bazekien erabakia hartzea ez zela samurra izango ‘alkatea bera Foroaren sortzaileetariko bat izan zelako’. Nolanahi ere, esperantza zutela eta ‘Udalak herritarren eskariarekin bat egingo zuela espero zutela’ gehituz. Taldeak bere helburua lortutzat jo du eta, printzipioz, ondorengo egunetan egingo duten barne balorazioaren zain, beren zeregina ere amaitutzat emanez.
Lotutako albisteak

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan