Letra galiziarrei buruzko jardunaldiak
Ermuko zentro galiziarrak letra eta idazle galiziarren inguruko jardunaldiak ospatzen dihardu aste honetan. Aurtengoa hogeita hirugarren edizioa da, eta hori Maria Mariña Carou idazle eta olerkariari dedikatu zaio. Ekintzen egitarau ofizialari azken asteburuan eman zitzaion hasiera, nahiz eta ekitaldi gehien eta garrantzitsuenak datozen hiru egunetan gauzatuko diren. Jardunaldi hauen ildotik, gure herriak herrien arteko kultur trukaketa bat egingo du Ourense probintziako ‘O Barco de Valdeorras’ izena duen udalerriarekin. Izan ere, azken udalerri horretako ordezkariak Ermuan ditugu aste hasieratik, jaiak gure artean pasako dituztelarik. Egitaraua hasi zenetik erakusketak eta mahai joko ezberdinetako txapelketak jokatu dira. Gaur haurrentzako margo txapelketa izango da, arratsaldeko seietatik aurrera. Bi modalitate egongo dira, lehena 4 urtetik 6 bitartekoentzat tenpera espezialitatekoa eta, bestea, 7urtetik 9ra bitartekoentzat, collage teknikakoa.
Zaldiko-maldikoak eta produktu tipikoen dastatzea
Urtero egin bezala zentro galiziarrak bere egoitzaren aurreko kalean, San Isidron, postuak jarriko ditu olagarroa eta Ribeiroko ardoak saltzeko. Gaztetxoek, berriz, urteroko legez, zaldiko-maldikoak izango dituzte Okin Zuriko aparkalekuan.
Lotutako albisteak

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan