Gaztela eta Leoneko zentroak bere bandera jarri zuen Erkidegoko jai egunean
Gaztela eta Leoneko Erkidegoaren bandera gure udaletxeko mastan jarri zen, Erkidegoak atzo bere jai eguna ospatzen zuelako. Ermuan dugun Gaztela eta Leoneko Zentro kulturaleko ordezkariek udaletxera etorri ziren bandera bat oparitzera. Talde horren buru Zentroko presidente den Jose Maria Casares etorri zen, Carlos García eta Epifanio Muriel batzorde kideekin batera. Ermuko alkate Carlos Totorikak harrera egin zion taldeari, bere kabineteko J. L. Clemente eta J. L. Araujo zinegotziak ere bertan izan ziren. Agintariek taldearekin bildu ziren udaletxeko areto nagusian, non kultur zentroko ordezkarien eskutik lurralde hartako bandera jaso zuten. Bileran alkateak ondokoa esan zuen ‘Ermuan dugun aniztasunaren adierazgarri da honako hau, gure ustez, bizi garen eta jatorrizko lurra aldi barean maitatu ditzakegula uste baitugu’. Jarraian taldean udaletxeko bigarren solairura igo eta balkoi nagusiko mastetan ondoko banderak jarri zituzten: Gaztela eta Leoneko, Ermukoa, Ikurriña eta Estatukoa.
Lotutako albisteak

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan