-NAhitA- aldizkariaren ale berria plazaratu da
Aukera Berdintasunerako udal sailak argitaratzen duen ‘NAhitA’ aldizkariren ale berri kalean da. Ale horrek bat zenbakia daramana, aurkezpen gisa plazaratutako aurrekoari zero zenbakia jarri baitzitzaion. Sailak urtean lau ale argitaratzeko asmoa du, hau da, hiru hilean behin. Aldizkariak euskaraz eta gaztelerazko testuak ditu, formatua koartila egitura du eta, oraingo honek, 12 orrialde ditu, azala eta kontrazala barne direlarik.
Orrialdeotan berdintasunari buruzko artikuluak daude eta sailak berak eta bere organo eta lan-taldeetan parte hartzen duten eragileek gauzatzen dituzten jardueren berri baita ere. Aleak ondorengo atalak ditu: laburrak, editoriala, Llum Quiñonerori egindako elkarrizketa, informazio eta komunikazioetarako erabiltzen ditugun teknologi berriei buruzko erreportajea eta ikastaro eta jardueren berri.
Aldizkaria udal bulegoetan eta herriko beste hainbat zerbitzutan banatuko da, osasun zentroan kasurako. Horrez gain, nahi duten interesdunek Emakumearen Topagunean bertan harpidetu daitezke, hurrengo aleak etxeko postontzian jaso ahal izateko.
Lotutako albisteak

Ermuko Sonia Garcíaren lana da. Epaimahaiak Josu Pato ikaslearen "M8 indarra eta batasuna" proposamena ere saritu du

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu Emakume eta Neskato Zientzialarien Nazioarteko Egunerako