Igandean korrituko da –Martin Bahamontes- klasiko zikloturista
‘Martín Bahamontes’ izeneko klasiko zikloturistaren hamabigarren edizioa igandean korrituko da. Lasterketaren antolatzaileak dira Gaztela-Mantxako Kultur Etxeak,’ Txirrindulari elkarteak, Gaztela-Mantxako Erkidegoen Batzordea, eta Espainiako Txirrindularitza Federazioa. Lan horretan Udal Kirol Erakundearen eta gure Udalaren babesa jaso dutelarik. Karrera maiatzaren 20ko igande goizean korrituko da, goizeko zortzi eta erdietatik aurrera. Irteera eta helmuga herriko San Pelaio parkean egongo dira.
Lasterketak bi ibilbide izango ditu txirrindulariek beraiek aukeratzeko. Ibilbide nagusiak 121 kilometroko luzera izango du eta horretan bost mendi gain egongo dira, hiru 3. mailakoak, eta bigarren eta lehenengoko bana, hain zuzen ere. Bigarren ibilbidea zertxobait motzago eta errazagoa izango da, 106 kilometroko luzera eta 3. kategoriako bost mendi gain izango baititu. Izen emateak Gaztela-Mantxako Kultur Etxean (Tfnoa.: 943 17 6949) edo karrera hasi aurretik egin daitezke. Federatutakoek 15 euro ordaindu beharko dituzte eta federatu gabeak, berriz, 25 euro. Parte hartu ahal izateko gutxieneko adina 14 urte dira. Parte hartzaileei burua babesteko kaskoarekin korritzea exijituko zaie, eta baita ere kontuz joatea eta eskumatik korritzea. Lasterketa betetzen duten guztiek opari bana jasoko dute.
Lotutako albisteak

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan